Gardentasuna eta Jasangarritasuna

Achucarro Basque Center for Neuroscience (ACHUCARRO), gure barneko politiken arabera, irabazteko asmoa ez duten erakundeentzako indarrean dauden lege eta gomendioen arabera, eta baita gure Patronatuaren borondateari jarraituz, honen bitartez, garatzen ditugun ekintza eta operazioen inguruko informazio eta datu ireki eta eskuragarria argitaratu eta aurkeztu nahi du.

Gaur egun, hemen emandako datuen kalitate eta kantitatea hobetzeko lanean ari gara, honekin Gizartea gure jardueren eta helburuen inguruko ulermen zabalagoa izan dezan, eta beraz, nolabait gure proiektuaren jasangarritasuna sendotu.

FUNDAZIOA

ACHUCARRO Euskal eta estatuko legediaren arabera funtzionatzen duen fundazio bat da.

Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen Euskal Fundazioen Erregistroan, ACHUCARRO zentroko fitxa hemen duzue: http://www.jusap.ejgv.euskadi.net/r47-edukireg/eu/contenidos/fundacion/f338/eu_def/index.shtml

GOBERNANZA

Patronatuak dira, indarrean dagoen legediaren arabera, fundazioak zuzentzen dituzten batzordeak. Gure fundazioa, gure bazkide sortzaileen ekimen bateratu eta estrategikoa da.

Patronatua

BERDINTASUNA

Berdintasunarekin konpromezu argia daukan erakundea da ACHUCARRO.

Desberdintasunak leku eta esparru ezberdinetan agertu daitezkela dakigunez talentuaren kontrataziorako eta balioztapenerako politika ireki bat daukagu, besteak beste.

URTEKO TXOSTENAK, KONTUAK ETA AUDITORIAK

LIZITAZIOAK

ACHUCARROk, erosketa publikoarekin loturiko lege autonomiko zein estatuko legeak babesten ditu eta erosketen prozesu kontableak ziurtatzeko, Kontrataziorako barne jarraibide bat ezarri du osagarri gisa. Lehenagoko edo gaur egungo kontratuei buruzko informazio gehiago nahi baldin baduzu, gure Kontratatzaile Profila bisita dezakezu baita.