Gardentasuna eta Jasangarritasuna
Achucarro Basque Center for Neuroscience (ACHUCARRO), gure barneko politiken arabera, irabazteko asmoa ez duten erakundeentzako indarrean dauden lege eta gomendioen arabera, eta baita gure Patronatuaren borondateari jarraituz, honen bitartez, garatzen ditugun ekintza eta operazioen inguruko informazio eta datu ireki eta eskuragarria argitaratu eta aurkeztu nahi du.
Gaur egun, hemen emandako datuen kalitate eta kantitatea hobetzeko lanean ari gara, honekin Gizartea gure jardueren eta helburuen inguruko ulermen zabalagoa izan dezan, eta beraz, nolabait gure proiektuaren jasangarritasuna sendotu.
FUNDAZIOA
ACHUCARRO Euskal eta estatuko legediaren arabera funtzionatzen duen fundazio bat da.
Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen Euskal Fundazioen Erregistroan, ACHUCARRO zentroko fitxa hemen duzue: http://www.jusap.ejgv.euskadi.net/r47-edukireg/eu/contenidos/fundacion/f338/eu_def/index.shtml
GOBERNANTZA
Patronatuak dira, indarrean dagoen legediaren arabera, fundazioak zuzentzen dituzten batzordeak. Gure fundazioa, gure bazkide sortzaileen ekimen bateratu eta estrategikoa da.
Patronatua
- Presidentea: Ikerbasqueko presidente-ordea, gaur egun, Adolfo Morais jauna
- Presidente-ordena: Euskal Herriko Unibertsitateko Ikerketa errektoreordea, gaur egun, Inmaculada Arostegui anderea
- Idazkaria: Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia et Gizarte Garapen eta Transferentzia errektoreordea, gaur egun, Guillermo Quindós jauna
- Kidea: Ikerbasqueko idazkaria, gaur egun, Amaia Esquisabel anderea
- Arduraduna: Gurutzetako Ospitale Unibertsitarioko Neurologia Zerbitzu Burua –Euskadiko Osasun agintaria gaur egun, Alfredo Rodríguez–Antigüedad (BIOEF, Osasun Berrikuntza eta Ikerketarako Euskal Fundazioaren ordezkaria)
GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUAK

Hemen dago gure Garapen Jasangarrirako Helburuak 2030 ekimenaren inguruko aitortza.
BERDINTASUNA
Berdintasunarekin konpromezu argia daukan erakundea da ACHUCARRO.
Desberdintasunak leku eta esparru ezberdinetan agertu daitezkela dakigunez talentuaren kontrataziorako eta balioztapenerako politika ireki bat daukagu, besteak beste.
URTEKO TXOSTENAK, KONTUAK ETA AUDITORIAK
- 2021ko Urteko Txostena (Ingelesez) | 2021 Urteko Kontuak eta Auditoria Txostena (Gazteleraz)
- 2020ko Urteko Txostena (Ingelesez) | 2020 Urteko Kontuak eta Auditoria Txostena (Gazteleraz)
- 2019ko Urteko Txostena (Ingelesez) | 2019 Urteko Kontuak eta Auditoria Txostena (Gazteleraz)
- 2018ko Urteko Txostena (Ingelesez) | 2018 Urteko Kontuak eta Auditoria Txostena (Gazteleraz)
- 2017ko Urteko Txostena (Ingelesez) | 2017 Urteko Kontuak eta Auditoria Txostena (Gazteleraz)
- 2016ko Urteko Txostena (Ingelesez) | 2016 Urteko Kontuak eta Auditoria Txostena (Gazteleraz)
- 2015ko Urteko Txostena (Ingelesez) | 2015 Urteko Kontuak eta Auditoria Txostena (Gazteleraz)
- 2014ko Urteko Txostena (Ingelesez) | 2014 Urteko Kontuak eta Auditoria Txostena (Gazteleraz)
IKERKETA PROIEKTUAK
Ikusi Finantzatutako Ikerkea proiektua atalera.
LIZITAZIOAK
ACHUCARROk, erosketa publikoarekin loturiko lege autonomiko zein estatuko legeak babesten ditu eta erosketen prozesu kontableak ziurtatzeko, Kontrataziorako barne jarraibide bat ezarri du osagarri gisa. Lehenagoko edo gaur egungo kontratuei buruzko informazio gehiago nahi baldin baduzu, gure Kontratatzaile Profila bisita dezakezu baita.