Hasiera » Dohaintza

Zenbat eta ikerketa gehiago, hainbat eta txikiagoa izango da buruko gaixotasunen eragina

Egun, ikerketarako finantzaketa publikoa ez da nahikoa zeregin honetan dihardugun pertsonek mahai gainean ditugun eta geure buruari ezartzen dizkiogun erronka eta helburu guztiei aurre egiteko, buruko gaixotasunak hobeto ulerto eta, horrela, horiek eraginkortasunez eta efizientziarekin tratatzeko.

Hori dela eta, behar bezala informatu behar diogu gizarteari borondatezko ekarpen desinteresatuak egiteak duen garrantziaz. Izan ere, horiekin buruko gaixotasun neurodegeneratibo eta autoinmuneetarako (adibidez, Alzheimerren gaixotasuna, Parkinsonen gaixotasuna edo esklerosi anizkoitza, bakar batzuk aipatzearren) terapiak bilatzeko baliabide ugariagoak eta hobeak mugiaraz ditzakegu.

ACHUCARROri LAGUNDU

Achucarro Basque Center for Neuroscience Fundazioa (ACHUCARRO zentroa) neurozientzien arloko abangoardiako ikerketa-zentroa da. 2012an eratu zenetik, gure sistema zientifikoan eta akademikoan lehendik zeuden pertsonen eta ikerketa-taldeen balioa nabarmenduz eta gehituz, ACHUCARRO zentroak bikaintasunezko ikerketa zientifikoko proiektu bat sortzea lortu du, neuronen eta glien arteko elkarrekintzen ikerketan ikuspuntu tematiko originala eta etorkizun handiagatikoa ezaguna dena.

Gure helburu nagusia da, gure goiburuan laburtzen dena, burmuinari buruzko ezagutzan aurrera joatea eta aurrerapen zientifiko funtsezkoenak arlo klinikora transferitzea, buruko gaixotasunak —gehiago eta hobeto— sahiesten, diagnostikatzen eta tratatzen laguntzeko.

LAGUNTZAILEAK

Zure enpresak neurozientzien ikerketarekin lotutako proiektu sozial bati diruz lagundu nahi badio, ACHUCARRO zentroak buruko gaixotasunen inguruko hainbat ikerketa-proiektu ditu. Horrez gain, kontratu eta bekekin lagun dezakezu gure zentroaren helburuak babestu eta haien alde egiteko. Halaber, zabalkunde- eta sentsibilizazio-jarduerek partikularren, enpresen eta erakundeen laguntza gehigarria jaso dezakete.

Burmuineko abangoardiako ikerketa zientifikoaren bidez gure proiektu, beka/kontratu edota zabalkunde-jarduerei laguntzea inbertsio handia da gizartearekiko konpromisoa helarazteko prest dauden pertsonentzat edo enpresentzat.

NOLA EGIN

Jar zaitez gurekin harremanetan, eta elkarrekin gure helburu orokorrak edo gauza zehatzagoak (proiektu jakinak eta ikertzaileen prestakuntza, besteak beste) nola babes ditzakezun modu partikularrean eta zehatzean diseinatu ahalko dugu. Egin dezagun hitz!

ONURA FISKALAK

Abenduaren 23ko 49/2002 Legeak ezarritakoaren, irabazi asmorik gabeko erakundeen zerga-araubideari eta mezenasgoaren zerga-pizgarriei buruzkoaren, arabera, hauek dira ACHUCARRO zentroari egindako dohaintza zuzenei aplika daitezkeen kenkari fiskalak:

  • PARTIKULARREN DOHAINTZAK
    Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren (PFEZ) kuota osoari dohaintzaren zenbatekoaren % 25eko kenkaria aplikatuko zaio. Aplikatutako kenkaria ezingo da zergadunaren aldiko zerga oinarriaren % 10 baino handiagoa izan. Gehiegizko kopuruari ez zaio kenkaririk aplikatuko.
  • ERAKUNDEEN EDO ENPRESEN DOHAINTZAK
    Sozietateen Gaineko Zergaren (SZ) kuota osoari dohaintzaren zenbatekoaren % 35eko kenkaria aplikatuko zaio. Kenkari honen oinarria ezingo da aldiko zerga oinarriaren % 10 baino handiagoa izan. Hala eta guztiz ere, gehiegizko kopurua hurrengo 10 urteetan amaitzen diren zergaldietan aplikatu ahal izango da.
  • EZ EGOILIARREN DOHAINTZAK
    Ez Egoiliarren Errentaren Gaineko Zergaren (EEEZ) kuota osoari dohaintzaren zenbatekoaren % 25eko kenkaria aplikatuko zaio. Kenkari honen oinarria ezingo da aldi horretan aurkeztutako aitorpenen multzoaren zerga oinarriaren % 10 baino handiagoa izan.

Dohainak, dohaintzak eta ekarpenak egiteagatik kenkarien oinarria: Diruzko dohaintzen kasuan, beren zenbatekoa. Ondasunen edo eskubideen donazioen edo dohaintzen kasuan, horien transmisioaren unean zuten kontabilitateko balioa eta, horrelakorik egon ezean, Ondarearen Gaineko Zergak ezartzen duen balioa.