Lankidetzak

Patronatua

Achucarro Basque Center for Neuroscience fundazioaren bultzatzaile eta patronoak honako hauek dira:

Ikerbasque Ikerbasque

Ikerbasque Euskadiko Zientzia Sistema sendotzeko Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Fundazioa da. Horretarako, ikerlariak gehitu, mantendu eta finkatzen ditu eta oinarrizko ikerketa-zentroak sortu, komunitate zientifikoarekin elkarlanean jardunez eta bikaintasunaren konpromisoa hartuta.

www.ikerbasque.net

University of the Basque Country (UPV/EHU) Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

Euskal Herriko Unibertsitatea Euskal Herriak bere unibertsitatea izateko historian zehar egindako saio-erreskadaren emaitza da, gizarte dinamiko eta moderno baten premia ugariei erantzuna emateko ahaleginen fruitu.

Hiru campusetan banatuta dago -gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde bakoitzeko bat- eta 31 fakultate eta eskola dauzka. EHUk ekarpen erabakigarria egiten dio Euskal Herriari, halako moduz non gaurko Euskal Herria pentsaezina litzatekeen unibertsitateak egunero egiten dion ekarpena barik, eta haren inguruan sortzen den eztabaida intelektual bizi eta aberatsa gabe.

www.ehu.es

Basque Foundation for Health Innovation and Research (Bioef) Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Eusko Fundazioa (Bioef)

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak sustatua, Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Administrazioaren tresna da. Fundazioak, sorreratik bertatik, Euskadiko Osasun Sisteman berrikuntza eta ikerketa sustatzea du helburu, biztanleen osasuna babesteko erabiltzen dituen gaitasunak garatu eta etengabe hobetzearren. Era berean, Fundazioak lankidetzarako, elkarlanerako eta elkarrizketarako esparru izan nahi du autonomia-esparruan, estatukoan edo nazioartekoan, osasun arloko ikerketan, garapenean nahiz berrikuntzan diharduten sektoreentzat, betiere sorrerako helburua hobeto betetzeko.

www.bioef.org


Erakunde Laguntzaileak

Basque Government | Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Spanish Ministry of Economy and Competitiveness | State Secretariat for R&D European Commission | R&D Framework Programmes
NIH | National Institutes of Health (USA)    
Bizkaia Science and Technology Park Euskampus - Campus of International Excellence of the UPV/EHU, DIPC and Tecnalia Bizkaia Talent

 
Ikerketarako laguntzaile sare sendo bat ere badaukagu.