Xedea, Ikuspegia eta Helburuak

Estrategia

ACHUCARRO zentroa, Europan eta Euskadin ikerkuntza ildo estrategikoetan bikaintasuneko zientzia garatzeko, Eusko Jaurlaritzak bultzatu eta onartutako BERC zentroetako bat da.

2000 urtetik aurrera, BioBasque estrategia zela medio eta gaur egun arte, RIS3 estrategiarekin, Euskadiko helburu estrategikoetako bat da Europa mailako erreferentziazko Bioeskualde bat sendotzea.

ACHUCARRO zentroaren estrategia, eta garatzen ditugun elementu estrategiko eta operatiboak, lan-esparru honen arabera diseinatuta daude, eta Fundazioko Patronatuak onartuta.

Xedea

Achucarro Basque Center for Neuroscience bada:

  • Ikerbasque eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) sustatutako ikerketa zentro bat
  • Neurona-gliaren interakzioen biologian oinarrizko ikerkuntza eta trebakuntzan oinarrituta,
  • Aukera berdintasunarekin konprometituta daugoena,
  • Guzti horrekin, eta beste agente batzuekin elkar-lanean, garuneko gaixotasunentzako terapia berrien aurkikuntzan diharduena.

Ikuspegia

2021. urtean, ACHUCARRO, glia zelulak, osasun eta gaixotasunean ikertzeko nazioarte mailako erreferentziazko zentro kontsolidatua izateko borondatea dauka.

  • Gure ingurunera talentu eta baliabideen erakarpenerako agente bat izanik, eta
  • Gure gizartearen ongi-izatea hobetzen lagunduko duten ezaguera nabarmen eta emaitza zientifikoak sortuz.

Sorrera Helburu Estrategikoak

Achucarro zentroko Patronatuak definituta, fundazioaren Sorrera Estatutuetan agertzen diren helburuak, honako hauek dira:

  • Neurozientziaren esparruan oinarrizko ikerketan, graduondoko trebakuntzan eta ezagutzaren transferentzian zentraturiko nazioarte mailan lehen mailako ikerketa zentro bat sortzea.
  • Pertsona guztien aukera berdintasunarekin konpromezu sakona garatzea.
  • Epe estrategiko bakoitzean indarrean egongo dagoen Fundazioaren Ikerketa Programan adierazten den moduan, neurozientzia esparruan zuzendutako oinarrizko ikerketa estrategikoa sustatu eta garatzea. Fundazioak bereziki sustatuko ditu neurona eta gliaren arteko interakzioa eta zahartze prozesuan ematen diren aldaketen ikerketa.
  • Ezagutza zientifiko eta teknikoaren ekoizpen, sustapen eta hedapena bultzatu. Fundazioak, burmuinaren neuro-endekapen eta autoinmune diren gaixotasunei loturiko I+Gra bere ahaleginak zabalduko ditu. Gaixotasun hauen artean Alzheimer, Esklerosi Anizkoitza, Burmuin Iskemia, Parkinson eta Alboko Esklerosi Amiotrofikoa daude, besteak beste.
  • Neurozientzia esparruan, Euskal Herriko Unibertsitatea, ikerketa, transferentzia eta berrikuntzan, nazioarte mailako polo nabarmen gisa kontsolidatzeko, ikerketa eta graduondoko trebakuntza arloetan ekimenak sustatu.
  • EAE eta Euskal Herriko Unibertsitatearen ahalmena hobetu, fondo-lehiakor eta ikertzaile talentuen erakarpenean lagundu, neurona eta gliaren interakzioan eta bere aplikazio terapeutikoetan aritzeko.
  • Neurozientzia arloan, EAEko, estatu eta nazioarte mailako unibertsitate, ikerketa zentro, teknologia zentro eta enpresen arteko zientzia lankidetza bultzatu.
  • Neurozientziaren ikerketa eta trebakuntza esparruetan, estatu eta nazioarte mailako zientzia topaketak antolatu.
  • Fundazio helburuak lortzea errazten duten finantzatze ekimenak garatu, halaber, baliabide propioak, enpresekin kontratuak, diru-laguntzak, bekak, laguntzak, erakunde publiko zein pertsona fisiko eta juridiko pribatuek emandako dohaintzak.
  • Fundazioaren helburu nagusiak eta xedea erdiesteko lagungarri diren beste edozein ekimen garatu.