Nicolas Achucarro Lund

(1880-1918)

"Ramón y Cajalen itzalean sortutako neurologo, psikiatra eta histologoen artean garrantzitsuena"
Auñamendi Encyclopedia


Nicolás Achúcarro y Lund Bilboko Alde Zaharrean jaio zen 1880ko ekainaren 14an, garaiko familia ikasi eta burges baten barnean.

10 urte zituelarik, "Instituto de Bilbao" ikastetxean hasi zen, non Miguel de Unamunok latina irakasten zuen. 15 urterekin (1885), batxilergotzat ematen ziren ikasketak amaitu zituen nota bikainekin, bai zientzia, bai letra irakasgaietan.

1895ko Urrian Bilbo usten du, denboraldi bat Alemanian pasatzeko. 16 hilabetetan zehar Wiesbadeneko Gymnasiumean prestatuko du Madrileko Medikuntza Eskolarako sarbidea.

Alemania utzi zuen 1897 urteko Martxoan, Zaragozako Unibertsitatean hautaprobak pasatzeko. 1897-1898 ikasturtean (17 urte) Madrilen hasi zituen medikuntza ikasketak. Unibertsitatean pasatutako lehenengo urtean, bere anatomia ezagutzei esker, "Martinez Molina" saria jasoko du eta bigarrenean bere ikaskideen botoekin lortutako Fourquet saria. Bigarren ikasturte honetan zehar Gómez Ocaña irakaslearen fisiologi klase praktikoak jasoko ditu eta Santiago Ramon Y Cajal-en histologiarekin kontaktua ezarriko du.

1899an Alemaniara bueltatuko da, zehazki Marburgora, baina oraingoan bere anaiarekin, Juan Luis. Bidai honen xedea, patologia, kimika eta fisiologi klaseak hartzea.  Hurrengo urtean Bilbora bueltatzera behartuta ikusiko du bere burua, bere anaiak tuberkulosia hartuko baitu. Madrilera bueltan bere graduaziorako azken hiru urteak prestatuko ditu.

Bere ikerkuntza esperientzia Luis Simarro irakaslearen laborategian hasiko du, histopatologiaren alorrean. Esperientzia honek Negurin zegoen familiaren etxebizitzan laborategi bat muntatzera eramango du.

24 urterekin Medikuntza ikasketak amaitzen ditu. Bere jakin-min eta ezaguera gogoek zuzenduta, garaiko laborategi garrantzitsuenak bisitatuko ditu. 1904 eta 1905 artean Paris-era joango da Salpêtrière-n kokatzen den Pierre Marie klinika bisitatzera eta Babinski irakaslearen ikastaroetara joango da. Ondoren Alemaniara mugituko da, Lewandowsky eta Catola italiarrarekin lan egiteko. Lan honek eragin handia izango du bere karrera profesionalaren garapenean. Denboraldi honetan ere hasiko da buruko gaitzen anatomia-patologia bilduma bat sortzen.

1905ko udan, Bilbora bueltatu ostean, Florentziara joango da, kasu honetan San Salvi izeneko klinikara, non Tanzi eta Lugaro neuropsikiatra florentziarrek buruko gaixotasunen ikasketan barneratzen duten. Ondoren Alemaniara bueltatuko da, Munich-era, 3 urtetan zehar Kraepelin irakaslearen klinikan eta Alzheimer irakaslearen neuropatologi laborategian laguntzera. Aipatutako urte hauetan ere bere doktoretza tesia buruko du "Contribución al estudio de la anatomía patológica de la rabia", eta 1906ko abenduan defendatuko du Madrilen, bikain kalifikazioa lortuz.

1908an, 28 urterekin, Washington-eko Psikiatri Ospitale Federaleko Patologi Anatomiako Laborategia (AEB) zuzentzeko gomendatuko du Alzheimer-ek. Bidai hau prestatzeko, Parisera mugituko da, hainbat ospitale psikiatriko bisitatzeko. Horretaz gain, Stabchenzelle-ekin artikulo bat idatziko du, untxien Amón-en adarrean aurkitzen diren neuroglia zelulen eta zelula granuloadiposoen inguruan. Ondoren, Londres eta Liverpool-en jarraituko du bere bidaia, eta han Sir Charles Scott Sherrington ezagutuko du, fisiologia modernoaren aitatzat hartua, azkenik Ameriketara joateko. Ameriketako egonaldian, 1908 eta 1910 artean, jarduera zientifiko bizia garatuko du, eta bere lanaren emaitza, bai alemanez, bai ingelesez, argitaratuko du garaiko aldizkari espezializatuetan.

1910ean Madrilera bueltatuko da, non Probintzia Ospitalean mediku postua lortuko du eta ikerkuntza lanetan zentratuko da. Denbora honetan zehar, Espainiako Biologia Elkarteko buletinean eta ikerkuntza laborategian kolaboratuko du, glien histologia eta fisiologia gaiekin erlazionatuta. Gainera Francisco Giner de los Riosek sustatutako ikasle egoitzaren sormenean parte hartuko du..

1911an kolorazio mikroskopikoaren inguruko ikerketa amaitzen du, tindatzeko metodo berri batekin, hortik aurrera Achucarroren Teknika izena hartuko zuena, eta tanino eta oxido amoniakoa erabiltzen duena.


1912an, Carl Gustav Jung-ek buruko gaixotasunei buruzko ikastaro batzuk ematera gonbidatzen du Fordham Unibertsitatean (New York) eta unibertsitate horretan Honoris Causa doktorea [1,2] izendatzen dute irailak 11an. Bueltan, bere lantokia den laborategiko arduradun izendatuko dute Ramón y Cajal eta Ikasketa Aurreratuen Batzordearen laguntzarekin, eta honek, garaiko pertsona nabarmenekin lan egiteko aukera emango dio (Rodríguez Lafora, Del Rio Ortega, Sacristan, Gayarre, Fortun, etab.).

Pairatuko zuen gaixotasunaren lehen sintomak 1915 urtean agertuko dira. Hurrengo urtean laborategiko lana bertan behera utzi eta Madrileko, El Pardora erretiratzera behartuta ikusten du bere burua. 1917ko uztailean, gaixotasuna garatuago, bere familiaren etxera bueltatzen da Negurira. Hasieran tuberkulosia zela pentsatu zen baina gaixotasunak aurrera egin ahala sintomak aldatzen joan ziren. Progresiboki paraplegiko geratzen joan zen, hazkura handiak jasaten zituen, baita etzana egon beharraren ondorioz agertutako ultzerak ere. Bere buruari Hodking-en gaixotasuna diagnostikatuko dio, jasandako sintomak, medikuntza patologi liburu batetan identifikatu ostean. Azkenik, 1918ko apirilean, 37 urte zituelarik hilko da.

Gehiago jakiteko:
    Nikolas Atxukarro: ezagutu, sendatzeko (Elhuyar Aldizkaria, 2015eko ekaina)