Achucarro Basque Center for Neuroscience

Ikerbasque – Zientziarako Euskal Fundazioa eta Euskal Herriko Unibertsitareak (UPV/EHU) neurozientzien ikerketarako Euskal ikerketa zentroaren sorrera bultzatzen dute. Zentro honek, burmuinaren ikerketan aitzindari izandako Nicolas Achucarro (Bilbao, 1880-1918) bilbotar ikertzailearen memoriari omenaldia egin nahi dio.

Achucarro zentroaren helburu estrategiko nagusia gizartearen garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrean laguntzean da. Horretarako, burmuin osasuntsu eta gaixoan, neurona-glia erlazioaren biologian, nazioarte mailan, ikerkuntza nabarmena garatu nahi dugu. Honako ikerkuntza ikuspegiaren bidez, alde batetik neurozientzialarien belaunaldi berrien trebakuntzan lagundu ahal izango dugu, eta bestetik, gizakion burmuinaren ezagutzaren inguruko komunikazioan eta hedapenean agente aktibo bat izaten.

Achucarro zentroak burmuinaren funtzio fisiologiko eta fisiopatologikoen inguruan eraikitzen ditu bere ikerketa interesen ardatzak, halaber:

  • Neurona zirkuituen informazio prozesamendua eta antolaketaren ulermen sakona;
  • Neurona zirkuituen jatorri genetiko eta molekularra, garapen eta zahartze aroetan;
  • Burmuinaren neuronen-endekapen eta autoinmune gaixotasunen mekanismo genetiko, molekular eta zelularrak; eta
  • Burmuinaren gaixotasunen tratamendurako estrategia berrien garapenera laguntzen duen ikerketa traslazionala.

Goiburua

Achucarro zentroaren goibu edo lema honakoa da:

 

Knowledge to Cure

scientia ad remedium

Ezagutu Sendatzeko

 

Conocer para Curar

Goiburu honek zentroaren espiritua laburtu nahi du, eta horrez gain, gaur egungo ikerkuntza biomedikoaren korronte sendo batekin bat egin, ikerketa traslazionala: "Laborategitik klinikako ohera, eta klinikarik, laborategira bueltan".

Ideia berez oso oinarrizkoa da, baino aurrera eramaten mamitsua. Laborategian garatzen diren ezagutza, prozedurak edota terapiak, gizakietan frogatu eta informazio honekin, laborategira bueltatu. Honekin, oinarrizko ikerkuntza gizakiengana askozaz gehiago hurbiltzen da, honekin gaixotasunen tratamendu eta prebentzioan lagun ahal izateko. Gure kasuan, burmuinaren endekapen gaixotasunetan.


Etika eta Jokabide Kodea

Patronatuaren erabakiz eta zentroko zuzendaritzak bultzatuta, Achucarro zentroak "Ikertzaileentzako Europako Akta eta Ikertzaileen Kontrataziorako Jokabide Kodea" babesten ditu sortu zen momentutik 2012 urtean.

Gehiago Etika eta Jokabide Kodeari buruz (ingelesez)